Etapa berria hasi da nire bizitzan. Hemezortzi urteak beteta ditut dagoeneko eta magisteritzako lehenengo kurtsoa gogotsu hasi naiz. Nire amak dioenez txikitatik daukat andereño izateko bokazio hori eta, egia esan, ez dut dudarik egia denik. Unibertsitatean etapa berri hau hasi aurretik, atzera egin bota nahi dut begirada momentu batez eta txikitan, haur eskolan, bizitako momentu edo objektu esanguratsu batzuk bildu ditut kaxa batean gogamena hobea izateko. Nire bizitzako kaxan bildu ditut.
"Zeintzuk dira nire haur hezkuntza etapa konfiguratzen dituzten argazkiak? Nola eragin dit orain dudan maisu-maistra irudia sortzen?" galdetzeko irrika izango duzue. Ba hona hemen nire argazki-elkarrizketa.
Mantala arroxa. Haur hezkuntzako gelara nindoaneko objektu esanguratsuena. Errutinak oso garrantzitsuak direla estan dute adituek eta gehiago haurrak haien bizitzako lehenengo bost-sei urtetan daudenean. Dudarik gabe, gelan erabiltzen genituen mantal hauek oso metodo ona zen errutina bat transmititzeko. Egunero jangelan sartu bezain laister bakoitzak bere mantala hartzen genuen eta horrekin batera esku garbiketa zetorren.
Orain, maistra moduan jarri behar naizela, ohartu naiz zenbat balore transmititzen zaien haurrei lehen aipatutako errutina horien bidez. Haurrei arduratsuak izaten irakasten zaie, arau batzuk bete behar direla, arau horien zergatiak... Nire ustez, baloreak transmititzerakoan mundua eta haien egunerokoa hobeto ezagutzea eragiten die. Beraz, irakasleak duen funtzio garrantzitsuenetarikoa da.
Amatxo ikastolan
Familia eta eskolaren arteko harremana ezibestekoa da. Marrazki hau hiru urterekin egindakoa da, amaren egunean margotutakoa. Etxera iritsi bezain laister nire ama maiteari emango nioena. Bizipen hauei esker umeak, nik kasu honetan, bere gurasoen eta egunero doan eskolaren arteko harremana sumatu egiten du eta horrek ikaragarrizko segurtasuna ematen dio.
Argazki hau begiratzerakoan gogoan dut zenbat gustatzen zitzaidan amak edo aitak eskolara eramaten ninduenean. Poz ikaragarria ematen zidan amatxo ikastolako nire gelara sartzen zenean eta andereñoarekin hitz egiten ikusten nuenean. Beraz, ezinbestekoa irusitzen zait andereño bezala umeen gurasoekin harreman bat izatea, umea ondo ezagutzeko baliogarria izan ohi delako eta gainera umea seguruago sentituko da gero andereñoarekin ikastolan.
Andereño gidaria
Nolako festak gureak! Zelako barregura ateratzen zaidan argazki honi begira. Nahiz eta urteak 365
egun eduki nik, nire haur hezkuntzako 22 gelakideek eta gure andereñoak irrikitan itxaroten genuen egun hau. Hala ere, argazki honen arrazoia agian harritu egingo zaituzte.
Andereñoaren eraginari buruz irakatsi egin zidaten bizipen hauek. Egun horretarako eraman behar genituen txano horiek guk geuk egiten genituen egun batzuk lehenago ikastolan. Urdinez agertzen diren sardeska eta goilara moztu eta itsatsi egiten genituen. Baina, hori bai! Denok andereñoaren berdina nahi genuen. Berarena baino txikiagoa atertazen bazen, beste bat eskatzen genuen bitan pentsatu gabe. Zapia janzterakoan, denek eskatzen genion gure andereño kuttunari ipintzea berak eramaten zuen moduan nahi genuelako.
Argi geratzen da maisu-maistrek eragin handia dutela haien ikasleengan eta oso puntu garrantzitsua dela hori. Kontutan izan behar da nolakotasuna ikasleekin (goxotasuna, errespetua, ardura...) horrek eragin handia izango duelako haiengan eta haien etorkizunarengan.
Egunpasa ahaztezinak
Ezin zen inolaz ere ez argazki hau lekurik gabe gelditu argazki-elkarrizketa honetan. Nire iritzitz, irteera hauetan ikasten dute gehien haur txikiek. Bai, egia da ikastolako gelen barruan asko ikasten dela, baina ezinbestekoak dira eskolatik kanpoko txangoak: naturarekin harremanetan jartzea, jolas berriak esperimentatzea... Balore berriak (ardura, errespetua...) transmititu edo bultzatu egiten dira eta gainera hori lortzeko metodo asko erabili daitezke.
Lehen esan bezala, irteeretan gauza asko ikasten direla uste dut eta bizi ditudan txango horietan pentsatzen jartzen badut burua hainbat gauza ikasi ditudala konturatzen naiz. Eta garrantzitsuagoa oraindik, nik andereño izaterako orduan baliogarriak izan daitezkeela niretzat. Gainera, umeak beste ingurune ezberdin batean ikustean hobeto ezagutu ditzake andereñoak, bai umeak zein haien jarrerak.
Mila esker etortzeagatik!
Nire bizitzako kaxan argazki hau sartzea erabaki dut. Zergatik? Nik ere ez dakit. Baina beti esaten dute txikitan bizitako momentuak ez direla gogoratzen heldua izaterakoan eta nik momentu hau atzo izan balitz bezala gogoratzen dut.
Kurtso amaierako emanaldia. Hori bai alaitasuna. Urte osoan zehar ikasitako eta landutako guztia gurasoei erakusteko aukera izatea ikaragarria zen niretzat. Horrekin asko ikasi nuen zein garrantzitsua den motibazioa edukitzea eta irakasleak ere umeei transmititzea. Esfortzu guztia egin ondoren helburua lortuta dagoela ikusterakoan sentitzen den poza aldaezina da.
Patata!
Aitortu beharra daukat argazki hau alde negatibo bezala hautatu dudala nire kaxarako. Oso deserosoa sentitzen nintzen ni momentu hartan. Bi urteko neskatxa bat mahai batean margotzen balego bezala eta aurrean argazki kamera bat izanda andereñoak irribarre egiteko esaten dion bitartean. Ez al zaizue egoera arraroa iruditzen?
Umeak aske utzi behar dira. Kontrol bat eduki behar dute, noski baietz, baina nire iritziz nahi dutena nahi duten momentuan egin behar dute adin horietan. Ez pentsatu umeak mizke hazi behar direla esaten dudanik, baina bai haiek bakarrik esperimentatu behar dutela.
Andereño bezala kontrol bat edukiko nuke egoera guztietan eta umeak behar duenean laguntza eskaini, baina beti askatasuna eta autonomia bultzatuz.
Sentimenduak
Bi marrazki hauek bukaerarako utzi egin ditut oso garrantzitsuak direlako niretzat.
Goian ikusten den lehenengo marrazki hau bi urterekin margotu egin nuen amak esan didanez. Kolore guztiak nahasita, bata bestearen gainean, nire emozio guztiak nola azaldu edo deskribatu jakin gabe.
Behekoa, berriz, txukunagoa, koherentzia edo zentzu gehiagorekin esaten den bezala. Nire inguruan ikusten nuenaren erreflexu bat marraztu nuen eta nire marrazki gustokoenetarikoa bihurtu
zen.
Lehen esan dudan bezala, garrantzi handia dute marrazki hauek niretzat. Txikia nintzela nire ariketa gustokoena zen hura, margotzea. Margotzerakoan nire sentimenduak transmititzeko intentzioarekin egiten nuen eta nire ingurukoek ni nor naizen gehiago ezagutuko zutelakoan nengoen. Horregatik, nire ustez maisu-maistrek haien haurrekin geletan egunero egin behar duten ariketa bat honako hau da. Horrela umeek barruan duten guztia aterako dute eta irakasleek haien ikasleak hobeto ezagutzea ahalbidetu dezake.
Milesker Irati. Lan ona egin duzu!
ResponderEliminarOso interesgarria iruditzen zait seigarren argazkian adierazitakoa haurren askatasunarekiko.
"Umeak aske utzi behar dira"
Maria Montessori pedagogoak komentatzen zuen umea ezin zuela askea izan independientea izan arte. Zer iruditzen zaizu esaldi horrek? Bat al zatoz?
Bat nator esaldiarekin, bai. Egia esanda ezin duzu ume bat guztiz aske utzi ez baldin badaki zer ari den egiten eta horretarako autonomia bat ezinbestekoa da nire ustez. Horregatik erreferentzia egiten diot kontrol bat egoteari.
EliminarOso lan polita eta interesgarria iruditu zait! Seigarren argazkia gehien atentzioa deitu didana izan da. Askotan gurasoek, iralasleek... argazkiak atertzeari garrantzia gehiegi ematen diete zoriontasun momentuak gordetzeko helburuarekin. Baina, batzutan ez dira konturatzen horrela haurrari zoriontasuna kentzen diotela eta egoera desoroso bat pasatzea egiten zaie.
ResponderEliminarOso interesgarria zure lana Irati...!! Argazkiak oso politak iruditu zaizkit, gainera, gai desberdin ukitu dituzu.
ResponderEliminarSegi horrela!