Azkeneko sarrera. Lauhilabete oso
bat egon gara Didaktika Orokorraren ikasgaia lantzen. Hainbat kontzeptu
izendatu ditut nire Blog-ean; bai oroimenak, zein ikaskuntza-irakaskuntza metodoak,
hausnarketak, curriculuma... Kontzeptu guztien inguruan lan egin eta gainera
hausnartzea lortu dugu blog honen bidez.
Behin lauhilabete bukatuta, atzera
begirada bat botatzeko momentua iritsi da. Blog honetan landutako sarrera guztien
inguruan laburpen bat egiten saiatu egin naiz eta niregan nolako eragina izan
duten eta zer ekarpen egin didaten azaltzea helburu dut baita ere.
Lehenik eta behin gure haurtzaroko
oroimenekin aritu ginen argazki-elkarrizketa
baten bidez. Eskolarekin zerikusia duten hainbat argazki aukeratu eta haien inguruan
hausnarketa txiki bat egin nuen. Ariketa honen bitartez ikasgaiari sarrera
moduko bat egin genuela uste dut. Kontzeptu ezberdinak atera ziren gure
sarreretan eta horrek gai ezberdinez hitz egin ahal izatea bultzatu zuen.
Bestalde, bi saioetan Begoñarekin
egindako hausnarketak oso ondo etorri
zitzaizkidan. Lehendabizi argazki ezberdinak aztertu eta ondoren hezkuntzarekin
lotutako hainbat esaldiren inguruan hausnartu genuen. Argazkietan
autoritarismoa, sexismoa, hezkuntza … gaiak landu genituen eta esaldiekin
pedagogo eta psikologo ezberdinen pentsaerak ikasi genituen. Horren inguruan
hitz egiteak, dakizkidan baina garrantzia ematen ez diedan gauza askoren
inguruan pentsaraztea egin zidan. Konturatu egin naiz badaudela agerian ez
diren ikusten, baina benetan garrantzitsuak diren gauzak bizitzan eta hezkuntza
arloan, bereziki guk, irakasle bezala eta pertsona bezala, izango ditugun
funtzioetan. Bizitza eta hezkuntza arloa gehiago bateratzea eta aurrerapauso
handi bat lortzea behar dute.
Badira baita ere hiru testu taldeka
landu genituenak: Cajas de vida paisajes que nos narran, Cuando los profesores escriben: Sobre redes y aprendizaje eta La narrativa como texto
experencial: incluirse en el texto. Hiru irakurgai hauetan guretzako
testuko ideia garrantzitsuenak zirenak azpimarratu eta gure hitzekin idatzi
genituen. Horrekin batera hausnarketa txiki bat egin eta gelakideekin
konpartitu genuen baita ere.
Ondoren, curriculuma lantzen hasi ginen.
Haren definizioa sortu genuen testuetan irakurritakoaren laguntzaz eta
interneten informazioa bilatuz. Gainera, curriculum mota ezberdinak daudela ikasi
egin nuen. Hala ere, interesgarriena curriculumaren zehaztapen-mailak lantzea iruditu zitzaidan.
Oso gai garrantzitsua iruditu zitzaidan eta horren inguruan jakitea
ezinbestekoa da irakasle izateko.
Behin guzti hori landuta, ikaskuntza-irakaskuntza prozesuko
hainbat metodologia ezberdin aztertu genituen. Horretarako, talde
bakoitzari metodologia bat banatu zitzaion eta analizatu ondoren gelakideen
aurrean azaldu egin genuen ahozko baten bitartez. Hori lantzeko oso modu ona iruditu zitzaidala
aipatu beharra dut, horrela lana banatu egin genuen eta talde osoko lana izan
zela iruditu zitzaidan. Aztertutako metodologiak honako hauek ziren: txokoak,
proiektuak, taierrak, ikaskuntza esanguratsua (nire tadleak landutakoa), globalizazioa eta Decroly. Behin
denak ikasita haien arteko ezberdintasun eta berdintasunak bilatzea eskatu
zigun irakasleak eta horrela kontzeptuak hobeto barneratzea lortu genuen.
Azkenik, ikasitako guztia lan
batean bateratzen saiatu gara taldeka. Unitate-didaktiko bat sortu dugu. Lan
honetan, aipatu dudan bezala, metodologia, ebaluazioa, jarduerak, helburuak…
landu egin ditugu kontzeptu guzti horiek gure Unitate-didaktikoa osatzen
dutelako. Azken jarduera hau egitea nahiko zaila iruditu zait momento batzuetan.
Ez genekien oso ondo nola adierazi behar genituen gauza batzuk eta hobetu
genezakeen duda ere sortzen zitzaigun. Hala ere, lan polita iruditu zait eta
guretzako aberasgarria izan dela uste dut.
Bukatzeko, eskerrak eman nahi
dizkiet lauhilabete honetan ezagutu ditudan persona guztiei. Bai irakaslei,
zein nire gelakideei, baina, hain zuzen ere, nire lau taldekideei haien
laguntza eta maitasuna ordezkaezina delako.
Este comentario ha sido eliminado por un administrador del blog.
ResponderEliminar