jueves, 18 de febrero de 2016
Dekretua
Gelan irakurritako eta landutako dekretua curriculumari buruzkoa izan da. Dekretu honetan atal ezberdin batzuk bereiztuta daude: xedapen orokorrak, oinarrizko konpetentziak, curriculumaren antolamendua, ikastetxetako autonomia eta proiektu instituzionalak, tutoretza, orientazioa eta aniztasunaren trataerak eta ikasleen ebaluazioa eta maila igoerak.
Atal bakoitzeko hainbat informazio esanguratsu bildu egin dut eta nik bizitako eskola bizipen edo esperientziekin konparaketa txiki bat egin dut. Hona hemen:
Lehenik eta behin, "Gertuko kulturak ezagutzea, eta beste eremu batzuen aurrean zabalik egotea" aukeratu dut. Baieztapen hau guztiz bat dator nik bizitakoarekin. Gogoan dut nire gelan zeuden bi ume kanpotar. Bat hondurastarra eta bestea nahiz eta hemen jaio, bere aita brasilgoa zen eta han bizi izan zituen bere lehenengo urteak. Irakasleak klase batzuk haien kultura ezberdina ezagutzeko erabili zituen klase batzuk eta horrela guk munduko beste tokietako ezaugarriak ezagutzen genituen. Gainera, gaur egun kultura aniztasuna geroz eta handiagoa da gure ikastoletan eta hori lantzea garrantzitsua dela uste dut.
" Ingurumen naturala eta orekatua errespetatzea, garapen jasangarrian oinarriturik" -kin jarraituz esan dezket bat datorrela nire bizipenekin ere. Beti gehitu da gure ikaskuntzan ingurunearen gaia. Nire ustez eskola guztietan irakasten da ingurumena zaintzearen inguruan, bai berrerabiltzea, berziklatzea, zikinkeria zaborretara botatzea... Oroitzen dut ikastolan egiten genituen irteeretan hori lantzen genuela. Etxetik eramandako janaria paper edo plastikoetan eramaten genuen eta beti entzuten zen "dena zakarrontzira, lurrera ez bota ezer ez!" hori.
"Elebitasuna oinarri hartuta, ikasle eleanitzak sortzeko xedea erdiesteko, atzerri-hizkuntzaren
baten ikaskuntza eta erabilerak finkatzeko neurriak ezar ditzakete ikastetxeek". Alde batetik, nire ikastolan finkatuta zegoena honekin guztiz bat dator. Elebitasunean zegoen oinarria, bai euskera zein gaztelera ziren garrantzitsuak eta gero atzerriko hizkuntza bezala ingelesa lantzen genuen. Bestalde, elebitasun hori ez zen guztiz errespetatzen. Bazegoen gela bat non B eredua lantzen zen, ikasgaiak euskeraz eta erderaz lantzen zirenak, baina ohikoa zen ia klase guztiak erderaz izatea. Ez zait bidezkoa iruditzen egia esanda. Azken finean ez da umeen errua eta haiek konturatu gabe ikaskuntza zati bat galtzen ari dira.Umee horien gurasoek B eredua aukeratu bazuten zerbaitengatik izango zen, bestela A eredua aukeratuko lukete. Nire ustez, kasu honetan curriculuma errespetatu behar da eta elebitasuna ezaugarri garrantzitsu bat iruditzen zaidanez ez nago bat ere ez ados nire ikastetxean gertatzen zenarekin.
Xedapen orokorretan honako esaldi hau esanguratsua iruditu egin zait: "Familiaren, eskolaren, administrazio publikoen, komunikabideen, elkarte eta erakunde soziokulturalen eta gainerako eragileen egitekoa da, bakoitzari dagokion mailan eta, beti, elkarlanean, ikasleei oinarrizko konpetentziak edo konpetentzia giltzarriak eskuratzen eta menderatzen laguntzea". Guztiz ados! Zein garrantzitsua iruditzen zaidan elkarlana. Esaldiak esaten duen bezala bakoitzak dagokion mailan parte hartuko du, baina denen parte hartzea, kooperazioa eta koordinazioa ezinbestekoa da nire ustez. Hala ere, esan beharra daukat honako ezaugarri hau ez dela beti ondo ateratzen. Badaude kasuak non eragileren bat ez duen bere egitekoa betetzen eta lana zailagoa bihurtzen da. Familia eta eskolaren arteko harremana, adibidez. Badaude guraso batzuk ez dutenak behar den arreta jartzen haien semeengan eskolari dagokionez eta horrek arazo garrantzitsuak ekar ditzake.
Amaitzen joateko, esan dezaket koherentzia ikusten dudala irakurri ahal izan ditudan asmo curricularren eta gaur egungo gizartearen artean. Hala ere, beti dago baten bat betetzeko pixka bat zailagoa ikusten dena edota nahiz eta erraza izan betetzeko, alde batera uzten dena eta garrantzirik gabekoa bezala ikusten dena.
Badago galdera edo zalantza bat nire buruan planteatu egin dudana dekretu honetan lan egin ondoren eta honako hau da: beti jarraitu egin behar zaio curriculumean jartzen duenari?
Suscribirse a:
Enviar comentarios (Atom)
No hay comentarios:
Publicar un comentario