martes, 1 de marzo de 2016

Zer da curriculuma? Zeintzuk dira bere zehaztapen mailak?


Kaixo denei! Aurreko egunean curriculumaren inguruan egin genuen lan gelan. Curriculumaren zehaztapen maila ezberdinak eta osatzen duten ezaugarriak aztertu ondoren, hona hemen, behean aurkituko duzuen taulan, lortutako ondorioak.

Hala ere, ezinbestekoa iruditu zait, Aingeruk eskatu zigun moduan, lehendabizi curriculuma zer denaren azalpen txiki bat egitea. Zer da Curriculuma?
Zer, noiz, nola ikasi-irakatsi eta ebaluatu adierazten duen helburu, gaitasun, metodo eta ebaluazioen multzoa da hezkuntza arloko curriculuma eta bi funtzio nagusi ditu: Hezkuntza sistemaren helburuak esplizitatzea eta praktika pedagogikoa orientatuko duen gida izatea. Sei curriculum mota daude: Curriculum irekia, Curriculum itxia, Curriculum ezkutua, Ikusten ez den curriculuma, Curriculum formala eta Curriculum erreala.




Maila

Ezaugarriak

1.MAILA

2.MAILA
(ikastetxea)


3.MAILA
(maisu-maistrak)

4.MAILA

Dokumentua
Oinarrizko curriculum diseinua (OCD)
Ikastetxe Curriculum Proiektua (ICP)
Programazio didaktikoa edo
jarduera didaktikoa (Unitate didaktikoen multzoa).
Zehaztutako dokumentuan (CEI) Banakako Egokirtzapen Curricularra

Definizioa
Zer ikasi, noiz ikasi, nola ikasi eta irakatsi, nola gidatu, ebaluatu bideratzen duena dekretua.
Araututako curriculumak ikastetxe bakoitzan duen zehaztapena da.
Gelako lana antolatzeko errekurtso bat, ikaste-irakasteko prozesuan parte hartzen duten elementu guztiak era koherente baten lotzen dituena.
Heziketa ziklo bakoitzean dauden alorretako unitate didaktikoen multzoa, hauek ordenatuta eta sekuentzializatuta azaltzen direlarik.
Hezkuntza behar bereziak azaltzen dituen ikasleriarentzat, ohiko curriculumean burutatutako banakako egokitzapena. Ikasleriaren aniztasunari erantzuna emateko aparteko neurria litzateke.

Izaera
Normatiboa (derrigorrezkoa),
gidatzaile eta preskritiboa

Orokorra eta gidatzailea

Aldakorra, gidatzailea, planifikatzailea

Didaktiko-antolatzailea, orientagarria


Egilea
Gobernuak, Hezkuntza administrazioak (Euskal Autonomia Erkidegoan, Heziberri)

Ikastetxeko klaustroa

Tutoreak

Tutorea eta espezialistak (laguntza)

Baldintzatzaileak

LOMCE (legeak)

LOMCE (legeak)

Ikastetxeko curriculuma

Ikasgelako programazioa

Osagarriak

Sedeak daude, antolamendua ikastetxean, ebaluazioa, metodologia, zer irakatsi (konpetentzia), helburuak eta edukiak.
Espazioaren antolaketa, denbora, metodologia, gaitasuna, edukiak, material didaktikoa, ebaluazio irizpidea, tutoretza, ordutegiak, helburuak.

Ebaluazioa, edukia, helburua, metodologia, edukien planifikazioa, denboraldia, materialaren antolaketa.
Komunikazioa, espazioa, materiala.

Adibidea
Hezkuntza.net,
Ministerioan LOMCE
Eskola baten web orrian
Urtxintxa
Aniztasunaren trataerari erantzuteko plana

No hay comentarios:

Publicar un comentario