Gaurkoan txokoetan oinarritutako metodologia landu egin dugu gelan, lehengo astean proiektuekin egin genuen bezala. Beraz, hemen duzue nire taldearen lana:
1. ZER DAKIGU TXOKOETAN OINARRITUTAKO METODOLOGIAZ?
Guk
behatutako ikastetxean ez genuen txokoetan lan egitea ikusteko aukera
izan. Hala ere, gelak txoko batzuetan antolaturik zeudela ikusi genuen
(plastika).
Taldetan
jartzen dira umeak eta txoko bakoitzean denbora tarte mugatu bat ematen
zaie. Ondoren, aldatu egiten dute txokoz errotazioaren bidez jarduera
ezberdina lantzeko. Txokoek jarduera ezberdinak landu ditzake. Adibidez,
irakurketa, marrazketa, puzzleak... Irakasleak behatzaile papera
hartzen du, hau da, umeek lan egiten duten bitartean, egiten ari direna
behatzen du eta norbaitek laguntza behar badu eskaini egiten dio.
2. ZER FALTA ZAIGU IKASTEKO?
Gaurko klasean ikasi ditugun gauza esanguratsu batzuk:
3. ZEINTZUK DIRA ATERA DITUGUN IDEIA EDO IKASKUNTZA NAGUSIAK ?
-Jakitea gu irakasle bezala noiz esku hartu behar dugun.
-Haurren gaitasuna modu ezberdinetan lantzea.
-Errotazioak taldeko eta banaka izan daitezkela.
-Joku sinbolikoetan irakaslearen papera garrantzia handia dauka, esku hartzeko aukera handia.
-Irakasle
behar adina badaude, txokoen bitartez ebaluatzea errazagoa da. Modu
honetan umeen zailtasunak, trebetasunak, gaitasunak, zaletasunak...
ikustea errazagoa da.
Klasearekin amaitzeko, Aingeruk eta Begoñak proiektuen eta txokoen arteko konparaketa egitea eskatu ziguten.
Ezaugarri hauek atera ditugu konparaketa egiterakoan:
No hay comentarios:
Publicar un comentario