viernes, 8 de abril de 2016

Metodologia ezberdinak

Kaixo!
Jarraian, irakurritako eta barneratutako hainbat kontzeptuen berdintasunak eta desberdintasunak azalduko ditugu. Eman dizkiguten kontzeptuak hauek dira: txokoak, proiektuak, Decroly eta tailerrak.

  • BERDINTASUNAK:
    • Kontzeptu guztietan haurraren beharrak eta nahiak kontuan hartzen dituzte, horrela haurrak kontzeptu bat barneratzeko orduan, gusturago eta motibatuagoak egongo dira.
    • Espazioa eta denbora finkatu egiten da.
    • Ikasle orok parte hartzen dute.
    • Helburu batzuekin egiten da eta amaieran irakasleak gaia edota jarduera ebaluatu egingo du.
    • Haurren erritmoa errespetatzen da.
    • Haurren garapen-gaitasunak azaleratzen dira: identitate/autonomia, komunikazio/ingurune fisikoa, komunikazio/irudikapen eremuak, etab.
    • Materiala kontuan hartu behar da.
    • Hezitzaileak behatzaile lana egiten dute.

  • DESBERDINTASUNAK:
    • Espazioa eta denbora finkatuta egon arren, ez dute denbora berdina irauten. Adibidez, proiektuekin denbora luzeagoa izaten da eta tailerrak eguneko zati bat soilik.
    • Haurren familiek ez dute jardueretan parte hartzen (proiektuetan eta txokoetan bai).
    • Metodologia batzuetan taldeka elkarlanean aritzen dira eta beste batzuetan indibidualki.
    • Metodologia batzuk interesgune-ardatzak aurretik finkaturik dituzte.
    • Helburuak ez dira berdinak izaten.
    • Ebaluatzeko metodoak ez dira berdinak izaten.
    • Metodologia batzuen jarduerak bideratuak dira, beste batzuk ez.
    • Hezitzaileak metodologia batzuetan gidatzaile lana egiten du.

Hauek dira Puxika taldean komentatu ditugun metodologien berdintasun eta desberdintasunak.

No hay comentarios:

Publicar un comentario