Apa lagunak!
Gaurkoan niretzako interesgarria den gauza bat ekartzen dut nire blogera. Lauhileko honen hasieran didaktikako ikasgaian hiru testu irakurri egin genituen taldeka. Nire taldeko bost kideen artean hitz eginez eta testuen analisia egin ondoren ideia nagusi batzuk atera genituen testu bakoitzetik.
Hona hemen:
Cajas de vida paisajes que nos narran
1-Besteak gu eta gusk besteak ezagutzeko kaxak erabili, non bizipenak eta objetu pertsonalak gordetzen diren.
2-Kaxa hauen bitartez mundua modu errazago batean ezagutu daiteke.
3-Gure istorioak narratzeko tresna egokia.
4-Kaxak etxera eramaten dituzte beraien familiarekin konpartitzekoeta beste bizipen batzuk denen artean osatzeko.
5-Aibidez:
Maria Julia deitzen den ahizpa txiki bat dauka eta beragatik sentitzen
dituen zeloak kontrolatzeko kaxa erabiltzen du.
6-
Biki batzuk beraien amaren sabelean nola kokatuta egon ziren galdatzen
dute eta modu horretan galdera berriak sortzen dira gelan, hau da, jakin
mina kideen artean.
7-Bere beldurrak azaltzen ditu klasearen aurrean eta umeek bere beldur horri aurre egiteko laguntza eskaitzen diote.
8-Teknika desberdinak erabiltzen dituzte historiak egiten jarraitzeko .
9- Baita ere kaxa erabiltzen dute maisuek ateratzen diren gaiei buruz hitz egiteko.
Cuando los profesores escriben: Sobre redes y aprendizaje
1-1993an ezaugarri batzuk sortu ein ziren. Horiekin irakasle hobekuntza edo hazkuntza bultzatu zuten.
2-"El cursillo de 5 semanas" irakasleek haien burua pertsonalki eta profesionalki ezagutzeko erabiltzen zen.
3-
Kursillo honen beste aktibitate bat idazketa taldeak ziren, hemen
idatzi egiten dute eta kritikak edo zuzenketak jasotzen dituzte haien
idazketa hobetzeko.
4-Beste
aktibitate bat, irakasle bat beste irakasleei klase bat ematen die eta
gero irakasle hoiek kritikak jasotzen dituzte eta horrela irakasleek
hobetzeko aukera dute. Hau da, azkenean, irakasleak beste irakasleei
irakasten ikasten dute.
5- Bakoitzak idazten duena erakusten du, kritikak eta zuzenketak jaso eta hobetu.
6-Ikaskuntza eta idazketa ondo menperatzeko teknika eta trebetasun batzuk behar dituzte.
7-Irakasleen irakaskuntza testuinguru eta momentu zehatz batean ematen da.
8-Estrategia garrantzitsuena idaztea da.
La narrativa como texto experencial: incluirse en el texto
1-Testu honen helburua esperentziatik ikastea da.
2-Esperentzia testuinguru garrantzitsuena da irakasleak garatzeko edo hobetzeko.
3-Esperentzia eta ikaskuntza ez dira gauza berdina.
4- Esperentziak konpartitu
Bukatzeko, segidan uzten dizuet hiru testuak aurkitu ahal izateko linka. Nahiz eta gure ideia nagusi horiek testuak ondo azaltzen dutela uste dudan, zuek ere irakurri ahal izateko aukera izatea nahi dut.
https://drive.google.com/folderview?id=0B_Uot3EMBr1XMGpEeGplUFBzbTg&usp=sharing
Mila esker!
lunes, 29 de febrero de 2016
jueves, 18 de febrero de 2016
Dekretua
Gelan irakurritako eta landutako dekretua curriculumari buruzkoa izan da. Dekretu honetan atal ezberdin batzuk bereiztuta daude: xedapen orokorrak, oinarrizko konpetentziak, curriculumaren antolamendua, ikastetxetako autonomia eta proiektu instituzionalak, tutoretza, orientazioa eta aniztasunaren trataerak eta ikasleen ebaluazioa eta maila igoerak.
Atal bakoitzeko hainbat informazio esanguratsu bildu egin dut eta nik bizitako eskola bizipen edo esperientziekin konparaketa txiki bat egin dut. Hona hemen:
Lehenik eta behin, "Gertuko kulturak ezagutzea, eta beste eremu batzuen aurrean zabalik egotea" aukeratu dut. Baieztapen hau guztiz bat dator nik bizitakoarekin. Gogoan dut nire gelan zeuden bi ume kanpotar. Bat hondurastarra eta bestea nahiz eta hemen jaio, bere aita brasilgoa zen eta han bizi izan zituen bere lehenengo urteak. Irakasleak klase batzuk haien kultura ezberdina ezagutzeko erabili zituen klase batzuk eta horrela guk munduko beste tokietako ezaugarriak ezagutzen genituen. Gainera, gaur egun kultura aniztasuna geroz eta handiagoa da gure ikastoletan eta hori lantzea garrantzitsua dela uste dut.
" Ingurumen naturala eta orekatua errespetatzea, garapen jasangarrian oinarriturik" -kin jarraituz esan dezket bat datorrela nire bizipenekin ere. Beti gehitu da gure ikaskuntzan ingurunearen gaia. Nire ustez eskola guztietan irakasten da ingurumena zaintzearen inguruan, bai berrerabiltzea, berziklatzea, zikinkeria zaborretara botatzea... Oroitzen dut ikastolan egiten genituen irteeretan hori lantzen genuela. Etxetik eramandako janaria paper edo plastikoetan eramaten genuen eta beti entzuten zen "dena zakarrontzira, lurrera ez bota ezer ez!" hori.
"Elebitasuna oinarri hartuta, ikasle eleanitzak sortzeko xedea erdiesteko, atzerri-hizkuntzaren
baten ikaskuntza eta erabilerak finkatzeko neurriak ezar ditzakete ikastetxeek". Alde batetik, nire ikastolan finkatuta zegoena honekin guztiz bat dator. Elebitasunean zegoen oinarria, bai euskera zein gaztelera ziren garrantzitsuak eta gero atzerriko hizkuntza bezala ingelesa lantzen genuen. Bestalde, elebitasun hori ez zen guztiz errespetatzen. Bazegoen gela bat non B eredua lantzen zen, ikasgaiak euskeraz eta erderaz lantzen zirenak, baina ohikoa zen ia klase guztiak erderaz izatea. Ez zait bidezkoa iruditzen egia esanda. Azken finean ez da umeen errua eta haiek konturatu gabe ikaskuntza zati bat galtzen ari dira.Umee horien gurasoek B eredua aukeratu bazuten zerbaitengatik izango zen, bestela A eredua aukeratuko lukete. Nire ustez, kasu honetan curriculuma errespetatu behar da eta elebitasuna ezaugarri garrantzitsu bat iruditzen zaidanez ez nago bat ere ez ados nire ikastetxean gertatzen zenarekin.
Xedapen orokorretan honako esaldi hau esanguratsua iruditu egin zait: "Familiaren, eskolaren, administrazio publikoen, komunikabideen, elkarte eta erakunde soziokulturalen eta gainerako eragileen egitekoa da, bakoitzari dagokion mailan eta, beti, elkarlanean, ikasleei oinarrizko konpetentziak edo konpetentzia giltzarriak eskuratzen eta menderatzen laguntzea". Guztiz ados! Zein garrantzitsua iruditzen zaidan elkarlana. Esaldiak esaten duen bezala bakoitzak dagokion mailan parte hartuko du, baina denen parte hartzea, kooperazioa eta koordinazioa ezinbestekoa da nire ustez. Hala ere, esan beharra daukat honako ezaugarri hau ez dela beti ondo ateratzen. Badaude kasuak non eragileren bat ez duen bere egitekoa betetzen eta lana zailagoa bihurtzen da. Familia eta eskolaren arteko harremana, adibidez. Badaude guraso batzuk ez dutenak behar den arreta jartzen haien semeengan eskolari dagokionez eta horrek arazo garrantzitsuak ekar ditzake.
Amaitzen joateko, esan dezaket koherentzia ikusten dudala irakurri ahal izan ditudan asmo curricularren eta gaur egungo gizartearen artean. Hala ere, beti dago baten bat betetzeko pixka bat zailagoa ikusten dena edota nahiz eta erraza izan betetzeko, alde batera uzten dena eta garrantzirik gabekoa bezala ikusten dena.
Badago galdera edo zalantza bat nire buruan planteatu egin dudana dekretu honetan lan egin ondoren eta honako hau da: beti jarraitu egin behar zaio curriculumean jartzen duenari?
sábado, 13 de febrero de 2016
Esaldien hausnarketa
Kaixo denei!
Gaurko klasean zenbait esaldi komentatu ditugu taldean.
Niri eta nire taldekidei honako hau tokatu zaigu: "Yo no enseño a mis alumnos, solo les proporciono las condiciones en las que puedan aprender" Albert Einstein (1879-19559)
Einsteinen aburuz, umeak bere kabuz lan egitea utzi behar zaie, hau da, haiek bakarrik konponbideak aurkitu eta helburuak lortu. Hala ere, badakigu haurrek beti languntza behar izaten dutela eta kasu horietan baliabide ezberdinak eskeintzea eta umeak bideratzea izango litzateke komenigarriena.
Hau konstruktibismoarekin lotu dezakegu, hórrela haurrek beraien jakiduriatik edo jakiminatik abiatzen ikasten jarraitzen dutelako. Beraien autonomia eta nortasuna garatzen utzi behar zaie, askoran irakasleak bakarrik ezagutzak barneratzea dutelako helburu.
Gure taldean guztiz ados egon gara esaldi honekin eta pentsaraztea egin digu. Beraz, lan ona egin dugu gaur gelan.
Gaurko klasean zenbait esaldi komentatu ditugu taldean.
Niri eta nire taldekidei honako hau tokatu zaigu: "Yo no enseño a mis alumnos, solo les proporciono las condiciones en las que puedan aprender" Albert Einstein (1879-19559)
Einsteinen aburuz, umeak bere kabuz lan egitea utzi behar zaie, hau da, haiek bakarrik konponbideak aurkitu eta helburuak lortu. Hala ere, badakigu haurrek beti languntza behar izaten dutela eta kasu horietan baliabide ezberdinak eskeintzea eta umeak bideratzea izango litzateke komenigarriena.
Hau konstruktibismoarekin lotu dezakegu, hórrela haurrek beraien jakiduriatik edo jakiminatik abiatzen ikasten jarraitzen dutelako. Beraien autonomia eta nortasuna garatzen utzi behar zaie, askoran irakasleak bakarrik ezagutzak barneratzea dutelako helburu.
Gure taldean guztiz ados egon gara esaldi honekin eta pentsaraztea egin digu. Beraz, lan ona egin dugu gaur gelan.
domingo, 7 de febrero de 2016
Argazki hausnarketa
Gaurko klasean, egunerokotasunarekin lotura duten zenbait argazki komentatu ditugu. Hain zuzen ere, telebistan, aldizkaritan, kalean... aurkitu daiztekeen iragarkien eta egoera ezberdinen argazkiak. Helburua argazki hoiek barruan daramaten mezua ateratzea da.
Aztertu dugun argazkietako bat eta aurkitu diogun zentzua honako hau da. Ilaran lehendabizi dihoana gidatzaile gisa azaltzen da eta beste atzeko guztiak, berriz, gidatuak dira. Batzuetan bakoitzak nahi duena eta nahi duen moduan lan egin beharko luke. Ez gara presionatuta egon behar, eta sormena, autonomia, independentea izatea... lantzea garrantzitsua da.
Amaitzeko, gehitu nahi dut, askotan ez garela ohartzen nolako mespretsua egiten duten ikusi ditugun hainbat argazki eta nolako eragina duten pertsonengan.
jueves, 4 de febrero de 2016
Nire bizitzako kaxa
Etapa berria hasi da nire bizitzan. Hemezortzi urteak beteta ditut dagoeneko eta magisteritzako lehenengo kurtsoa gogotsu hasi naiz. Nire amak dioenez txikitatik daukat andereño izateko bokazio hori eta, egia esan, ez dut dudarik egia denik. Unibertsitatean etapa berri hau hasi aurretik, atzera egin bota nahi dut begirada momentu batez eta txikitan, haur eskolan, bizitako momentu edo objektu esanguratsu batzuk bildu ditut kaxa batean gogamena hobea izateko. Nire bizitzako kaxan bildu ditut.
"Zeintzuk dira nire haur hezkuntza etapa konfiguratzen dituzten argazkiak? Nola eragin dit orain dudan maisu-maistra irudia sortzen?" galdetzeko irrika izango duzue. Ba hona hemen nire argazki-elkarrizketa.
Mantala arroxa. Haur hezkuntzako gelara nindoaneko objektu esanguratsuena. Errutinak oso garrantzitsuak direla estan dute adituek eta gehiago haurrak haien bizitzako lehenengo bost-sei urtetan daudenean. Dudarik gabe, gelan erabiltzen genituen mantal hauek oso metodo ona zen errutina bat transmititzeko. Egunero jangelan sartu bezain laister bakoitzak bere mantala hartzen genuen eta horrekin batera esku garbiketa zetorren.
Orain, maistra moduan jarri behar naizela, ohartu naiz zenbat balore transmititzen zaien haurrei lehen aipatutako errutina horien bidez. Haurrei arduratsuak izaten irakasten zaie, arau batzuk bete behar direla, arau horien zergatiak... Nire ustez, baloreak transmititzerakoan mundua eta haien egunerokoa hobeto ezagutzea eragiten die. Beraz, irakasleak duen funtzio garrantzitsuenetarikoa da.
Amatxo ikastolan
Familia eta eskolaren arteko harremana ezibestekoa da. Marrazki hau hiru urterekin egindakoa da, amaren egunean margotutakoa. Etxera iritsi bezain laister nire ama maiteari emango nioena. Bizipen hauei esker umeak, nik kasu honetan, bere gurasoen eta egunero doan eskolaren arteko harremana sumatu egiten du eta horrek ikaragarrizko segurtasuna ematen dio.
Argazki hau begiratzerakoan gogoan dut zenbat gustatzen zitzaidan amak edo aitak eskolara eramaten ninduenean. Poz ikaragarria ematen zidan amatxo ikastolako nire gelara sartzen zenean eta andereñoarekin hitz egiten ikusten nuenean. Beraz, ezinbestekoa irusitzen zait andereño bezala umeen gurasoekin harreman bat izatea, umea ondo ezagutzeko baliogarria izan ohi delako eta gainera umea seguruago sentituko da gero andereñoarekin ikastolan.
Andereño gidaria
Nolako festak gureak! Zelako barregura ateratzen zaidan argazki honi begira. Nahiz eta urteak 365
egun eduki nik, nire haur hezkuntzako 22 gelakideek eta gure andereñoak irrikitan itxaroten genuen egun hau. Hala ere, argazki honen arrazoia agian harritu egingo zaituzte.
Andereñoaren eraginari buruz irakatsi egin zidaten bizipen hauek. Egun horretarako eraman behar genituen txano horiek guk geuk egiten genituen egun batzuk lehenago ikastolan. Urdinez agertzen diren sardeska eta goilara moztu eta itsatsi egiten genituen. Baina, hori bai! Denok andereñoaren berdina nahi genuen. Berarena baino txikiagoa atertazen bazen, beste bat eskatzen genuen bitan pentsatu gabe. Zapia janzterakoan, denek eskatzen genion gure andereño kuttunari ipintzea berak eramaten zuen moduan nahi genuelako.
Argi geratzen da maisu-maistrek eragin handia dutela haien ikasleengan eta oso puntu garrantzitsua dela hori. Kontutan izan behar da nolakotasuna ikasleekin (goxotasuna, errespetua, ardura...) horrek eragin handia izango duelako haiengan eta haien etorkizunarengan.
Egunpasa ahaztezinak
Ezin zen inolaz ere ez argazki hau lekurik gabe gelditu argazki-elkarrizketa honetan. Nire iritzitz, irteera hauetan ikasten dute gehien haur txikiek. Bai, egia da ikastolako gelen barruan asko ikasten dela, baina ezinbestekoak dira eskolatik kanpoko txangoak: naturarekin harremanetan jartzea, jolas berriak esperimentatzea... Balore berriak (ardura, errespetua...) transmititu edo bultzatu egiten dira eta gainera hori lortzeko metodo asko erabili daitezke.
Lehen esan bezala, irteeretan gauza asko ikasten direla uste dut eta bizi ditudan txango horietan pentsatzen jartzen badut burua hainbat gauza ikasi ditudala konturatzen naiz. Eta garrantzitsuagoa oraindik, nik andereño izaterako orduan baliogarriak izan daitezkeela niretzat. Gainera, umeak beste ingurune ezberdin batean ikustean hobeto ezagutu ditzake andereñoak, bai umeak zein haien jarrerak.
Mila esker etortzeagatik!
Nire bizitzako kaxan argazki hau sartzea erabaki dut. Zergatik? Nik ere ez dakit. Baina beti esaten dute txikitan bizitako momentuak ez direla gogoratzen heldua izaterakoan eta nik momentu hau atzo izan balitz bezala gogoratzen dut.
Kurtso amaierako emanaldia. Hori bai alaitasuna. Urte osoan zehar ikasitako eta landutako guztia gurasoei erakusteko aukera izatea ikaragarria zen niretzat. Horrekin asko ikasi nuen zein garrantzitsua den motibazioa edukitzea eta irakasleak ere umeei transmititzea. Esfortzu guztia egin ondoren helburua lortuta dagoela ikusterakoan sentitzen den poza aldaezina da.
Patata!
Aitortu beharra daukat argazki hau alde negatibo bezala hautatu dudala nire kaxarako. Oso deserosoa sentitzen nintzen ni momentu hartan. Bi urteko neskatxa bat mahai batean margotzen balego bezala eta aurrean argazki kamera bat izanda andereñoak irribarre egiteko esaten dion bitartean. Ez al zaizue egoera arraroa iruditzen?
Umeak aske utzi behar dira. Kontrol bat eduki behar dute, noski baietz, baina nire iritziz nahi dutena nahi duten momentuan egin behar dute adin horietan. Ez pentsatu umeak mizke hazi behar direla esaten dudanik, baina bai haiek bakarrik esperimentatu behar dutela.
Andereño bezala kontrol bat edukiko nuke egoera guztietan eta umeak behar duenean laguntza eskaini, baina beti askatasuna eta autonomia bultzatuz.
Sentimenduak
Bi marrazki hauek bukaerarako utzi egin ditut oso garrantzitsuak direlako niretzat.
Goian ikusten den lehenengo marrazki hau bi urterekin margotu egin nuen amak esan didanez. Kolore guztiak nahasita, bata bestearen gainean, nire emozio guztiak nola azaldu edo deskribatu jakin gabe.
Behekoa, berriz, txukunagoa, koherentzia edo zentzu gehiagorekin esaten den bezala. Nire inguruan ikusten nuenaren erreflexu bat marraztu nuen eta nire marrazki gustokoenetarikoa bihurtu
zen.
Lehen esan dudan bezala, garrantzi handia dute marrazki hauek niretzat. Txikia nintzela nire ariketa gustokoena zen hura, margotzea. Margotzerakoan nire sentimenduak transmititzeko intentzioarekin egiten nuen eta nire ingurukoek ni nor naizen gehiago ezagutuko zutelakoan nengoen. Horregatik, nire ustez maisu-maistrek haien haurrekin geletan egunero egin behar duten ariketa bat honako hau da. Horrela umeek barruan duten guztia aterako dute eta irakasleek haien ikasleak hobeto ezagutzea ahalbidetu dezake.
Suscribirse a:
Entradas (Atom)