Azken jarduera Unitate Didaktiko bat sortzea izan da. Esfortzu asko jarri dugu taldean eta lan polita geratu zaigula uste dugu. Hona hemen zuentzak:
https://docs.google.com/document/d/17ISxKxy8FuRdR1q9gB2Ie6mpu4gRN1u5FWVt2qGGWW0/edit
miércoles, 4 de mayo de 2016
viernes, 8 de abril de 2016
Metodologia ezberdinak
Kaixo!
Jarraian, irakurritako eta barneratutako hainbat kontzeptuen berdintasunak eta desberdintasunak azalduko ditugu. Eman dizkiguten kontzeptuak hauek dira: txokoak, proiektuak, Decroly eta tailerrak.
- BERDINTASUNAK:
- Kontzeptu guztietan haurraren beharrak eta nahiak kontuan hartzen dituzte, horrela haurrak kontzeptu bat barneratzeko orduan, gusturago eta motibatuagoak egongo dira.
- Espazioa eta denbora finkatu egiten da.
- Ikasle orok parte hartzen dute.
- Helburu batzuekin egiten da eta amaieran irakasleak gaia edota jarduera ebaluatu egingo du.
- Haurren erritmoa errespetatzen da.
- Haurren garapen-gaitasunak azaleratzen dira: identitate/autonomia, komunikazio/ingurune fisikoa, komunikazio/irudikapen eremuak, etab.
- Materiala kontuan hartu behar da.
- Hezitzaileak behatzaile lana egiten dute.
- DESBERDINTASUNAK:
- Espazioa eta denbora finkatuta egon arren, ez dute denbora berdina irauten. Adibidez, proiektuekin denbora luzeagoa izaten da eta tailerrak eguneko zati bat soilik.
- Haurren familiek ez dute jardueretan parte hartzen (proiektuetan eta txokoetan bai).
- Metodologia batzuetan taldeka elkarlanean aritzen dira eta beste batzuetan indibidualki.
- Metodologia batzuk interesgune-ardatzak aurretik finkaturik dituzte.
- Helburuak ez dira berdinak izaten.
- Ebaluatzeko metodoak ez dira berdinak izaten.
- Metodologia batzuen jarduerak bideratuak dira, beste batzuk ez.
- Hezitzaileak metodologia batzuetan gidatzaile lana egiten du.
Hauek dira Puxika taldean komentatu ditugun metodologien berdintasun eta desberdintasunak.
domingo, 13 de marzo de 2016
Txokoetan oinarritutako metodologia
Kaixo irakurleak!
Gaurkoan txokoetan oinarritutako metodologia landu egin dugu gelan, lehengo astean proiektuekin egin genuen bezala. Beraz, hemen duzue nire taldearen lana:
Lekua
egon ezgero txoko bakoitzeanegon daitekeen haur kopurua librea da.
Gainera, haurrek nahi duten denbora eman dezate txoko bakoitzen.
Baldintza: Ume batek beti eskema berdina erabiltzen duela ikus badugu
edo sormena lantzeari uzten badio txokoz aldatzera gonbidatu behar zaio.
Txokoen bidez joku sinbolikoak lantzea garrantzitsua da. Hizkuntza sexista beti alboan uztea oso garrantzitsua da.
Lehenik
eta behin, ikusi dezakegu irakasleen eginkizuna proiektuetan gidatzea
dela, hau da, irakaslea gidaria da, jarraitu behar dituzten pausuak
azaltzen joango da. Berriz, txokoetan haurrari askatasun gehiago utziko
zaio, irakaslea behatzen egongo da nagusiki eta laguntza eskainiko die.
Beraz, irakaslearen papera hori dela , jakin dezakegu proiektuetan
ikaslearen papera nagusiki imitazioa dela, hau da, irakasleak azaltzen
dituen pausoak kopiatu eta jarraitu. Txokoetan ikasleak sormena lantzen
du eta bere iteresen arabera jardungo du.
Bestetik,
proiektua egiterakoan espazioa finkoa izango da eta txokoetan espazioa
aldatzen joago da. Gehitzeko, proiektuak lantzerakoan denbora tarteak
egongo dira gauza espezifiko batzuk egiteko eta txokoetan printzipioz
denbora librea izango da.
Materiala
proiektua egiterakoan prozesu guztiaren zehar guztiek berdina izango
dute eta jarduerak erlazionatzen dituzte, berriz, txokoetan materiala
txoko bakoitzaren jardueraren arabera aldatzen joango da eta jarduerak
independieteak izango dira.
Azkenik,
proiektuetan ikasleak banaka lan egingo dute baina klaseko erritmoa
jarraituz eta txokoetaan taldeka, nahi duten kopuru sartzen diren
bitartean.
Gaurkoan txokoetan oinarritutako metodologia landu egin dugu gelan, lehengo astean proiektuekin egin genuen bezala. Beraz, hemen duzue nire taldearen lana:
1. ZER DAKIGU TXOKOETAN OINARRITUTAKO METODOLOGIAZ?
Guk
behatutako ikastetxean ez genuen txokoetan lan egitea ikusteko aukera
izan. Hala ere, gelak txoko batzuetan antolaturik zeudela ikusi genuen
(plastika).
Taldetan
jartzen dira umeak eta txoko bakoitzean denbora tarte mugatu bat ematen
zaie. Ondoren, aldatu egiten dute txokoz errotazioaren bidez jarduera
ezberdina lantzeko. Txokoek jarduera ezberdinak landu ditzake. Adibidez,
irakurketa, marrazketa, puzzleak... Irakasleak behatzaile papera
hartzen du, hau da, umeek lan egiten duten bitartean, egiten ari direna
behatzen du eta norbaitek laguntza behar badu eskaini egiten dio.
2. ZER FALTA ZAIGU IKASTEKO?
Gaurko klasean ikasi ditugun gauza esanguratsu batzuk:
3. ZEINTZUK DIRA ATERA DITUGUN IDEIA EDO IKASKUNTZA NAGUSIAK ?
-Jakitea gu irakasle bezala noiz esku hartu behar dugun.
-Haurren gaitasuna modu ezberdinetan lantzea.
-Errotazioak taldeko eta banaka izan daitezkela.
-Joku sinbolikoetan irakaslearen papera garrantzia handia dauka, esku hartzeko aukera handia.
-Irakasle
behar adina badaude, txokoen bitartez ebaluatzea errazagoa da. Modu
honetan umeen zailtasunak, trebetasunak, gaitasunak, zaletasunak...
ikustea errazagoa da.
Klasearekin amaitzeko, Aingeruk eta Begoñak proiektuen eta txokoen arteko konparaketa egitea eskatu ziguten.
Ezaugarri hauek atera ditugu konparaketa egiterakoan:
lunes, 7 de marzo de 2016
Proiektuetan oinarritutako ikaskuntza
Hemen nauzue berriz ere. Gaur, martxoak 7, Aingeru eta Begoñarekin aritu gara proiektuetan oinarritutako ikaskuntzen inguruan hitz egiten. Honako jarduera hauek egin ditugu:
1. Zer dakizu proiektuetan oinarritutako ikaskuntzaz?
Arlo ezberdinak hartzen dira kontutan proiektuetan. Ikaskuntza globalizatua eta ikaskuntza esanguratsua. Haurren interesekoa izatea eta haiei egokituta egotea. Ez da programatua egon behar, gaia ateratzen bada hortaz hitz egin daiteke. Metodologia ireki bat da, oso ondo konbinatu daiteke beste metodologiarekin. Gurasoen parte hartzea kontutan hartzen da. Maistraren papera laguntzaile, umeen ideiak eta jakinduria ateratzeko bultzatzailea, gidaria (behatu, interesak, gaitasunak nola diren, prozesua nola doan), baliabideak eskaini, beste irakasleekin koordinazioa(bilerak, seminarioak).
2. Zer falta zaizu ikasteko?
Nola iristen zaren k¡jakitera zeintzuk diren umeen interesak eta zein den proiektu egokiena, hau da, funtzionamendua edo metodologia.
Abantailak:
-Ikaskuntza integrala
-Praktika
-Ekimen propioa
-Kooperazioa
-Ikertzailea
-Erabakiak hartzea
-Sormena
-Globalizatua
-Motivatua
-Aktiboa
-Ikaskuntza maila altuak
3. Zeintzuk dira atera dituzun ideia edo ikaskuntza nagusiak ikusitako proiektuetatik?
-Egutegiaren proiektua:
·Gauza sinple batetik gauza asko ikasi dezaketela haurrek
·Gai asko lantzen dituztela aldi berean
-Futbolaren proiektua:
·Material ugari erabiltzen dituztela
·Estereotipoen erruz zituzten ideiak aldatzen dituzte eta ez zekiten gauza berriak ikasten dituzte
1. Zer dakizu proiektuetan oinarritutako ikaskuntzaz?
Arlo ezberdinak hartzen dira kontutan proiektuetan. Ikaskuntza globalizatua eta ikaskuntza esanguratsua. Haurren interesekoa izatea eta haiei egokituta egotea. Ez da programatua egon behar, gaia ateratzen bada hortaz hitz egin daiteke. Metodologia ireki bat da, oso ondo konbinatu daiteke beste metodologiarekin. Gurasoen parte hartzea kontutan hartzen da. Maistraren papera laguntzaile, umeen ideiak eta jakinduria ateratzeko bultzatzailea, gidaria (behatu, interesak, gaitasunak nola diren, prozesua nola doan), baliabideak eskaini, beste irakasleekin koordinazioa(bilerak, seminarioak).
2. Zer falta zaizu ikasteko?
Nola iristen zaren k¡jakitera zeintzuk diren umeen interesak eta zein den proiektu egokiena, hau da, funtzionamendua edo metodologia.
Abantailak:
-Ikaskuntza integrala
-Praktika
-Ekimen propioa
-Kooperazioa
-Ikertzailea
-Erabakiak hartzea
-Sormena
-Globalizatua
-Motivatua
-Aktiboa
-Ikaskuntza maila altuak
3. Zeintzuk dira atera dituzun ideia edo ikaskuntza nagusiak ikusitako proiektuetatik?
-Egutegiaren proiektua:
·Gauza sinple batetik gauza asko ikasi dezaketela haurrek
·Gai asko lantzen dituztela aldi berean
-Futbolaren proiektua:
·Material ugari erabiltzen dituztela
·Estereotipoen erruz zituzten ideiak aldatzen dituzte eta ez zekiten gauza berriak ikasten dituzte
viernes, 4 de marzo de 2016
Irakaskuntza esanguratsua
Kaixo berriz!
Gaurko sarrera honetan talde lan bat aurkeztuko dizuet. Ni eta nire taldekideak ikaskuntza esanguratsuari buruzko testua irakurri eta landu egin dugu. Bosten artean ulertu ondoren zuei aurkezteko aurkezpen hau prestatu egin dugu. Alde batetik idazlan batean dena azalduta jarriko dut eta jarraian gure ahozko aurkezpena aurkituko duzue.
Puxikak.
Gaurko sarrera honetan talde lan bat aurkeztuko dizuet. Ni eta nire taldekideak ikaskuntza esanguratsuari buruzko testua irakurri eta landu egin dugu. Bosten artean ulertu ondoren zuei aurkezteko aurkezpen hau prestatu egin dugu. Alde batetik idazlan batean dena azalduta jarriko dut eta jarraian gure ahozko aurkezpena aurkituko duzue.
IKASKUNTZA ESANGURATSUA
IKASKUNTZA ENSANGURATSUAREN TEORIA
Ausubel izan zen teoria honen egilea, konduktismoaren kontrako teoria da. Ikaskuntza aurkikuntzan oinarritzen du, hala ere, ez da guztia deskubritu behar, metodo mantsoa da. Teoria psikologiko bat da ezagutzak lortzeko prozesuak aztertzen dituelako, hau da, ikaskuntza mota, ikasteko baldintzak eta dauden emaitzak (ebaluazioa).
Teoria honen helburua jakitea zer baldintzetan ematen de ikaskuntza da. Aldaketa kognitiboak ekartzen ditu, hau da, gertatzen diren aldaketa esanguratsu bat izan behar dira ikaslearengan eta sozietaterengan.
Irakasleak ez dute modu egoki batean aplikatu metodoa, hau da, modu artifizialean egin dute eta horregatik garrantzitsua da metodo hau errebisatzea.
IKASKUNTZA ESANGURATSUAREN JATORRIZKO ESANAHIA
Ikaskuntza kapazitatea pertsona bakoitzean oso handia da, ordea, ordenagailu baten kapazitatearekin konparatzen badugu oso urria dela ikusiko dugu. Pertsona batek denbora epe espezifiko batean gauza asko memorizatzeko duen kapazitatea txikia da.
Ausubelek uste du, pertsonak batek ez dela zerotik hasten ikasten, pertsona bakoitzaren esperientzia eta ezaugarriak gehitzen eta baldintzatzen dutela ikaste prozesuan. Esperientzia eta ezaugarriak horiek ondo manipulatu behar dira ikaskuntza on bat jorratzeko. Horren arduradunak irakasleak dira.
Ausubelen ustez, material at esanguratsua izateko bi ezaugarri izan behar ditu. Batetik, materiala esanahi logikoa izatea ikasten duenarentzako eta bestetik, ikasiko duena oinarrizko ideia batzuk izatea. (Ausubelek oinarrizko ideia horiei subsumidores deitu zien).
Ikaskuntzan influentzia duten faktoreen artean garrantzitsuena, ikasleak dakiena da. Irakasleak hori aurkitu behar du eta horren arabera irakatsi. Ikaslea aktiboa izan behar du, barruan daukanaz baliatu behar da ikasteko orduan eta bere ezagutzak eraiki behar ditu.
Teoria honen kontrakoa ikaskuntza mekanikoa da. Teoria honen arabera pertsona bakoitzaren ezaugarriak eta esperientziak ez dute zerikusirik orain ikasi behar denarekin.
GAUR EGUNGO ESANAHIA
David Ausubel pedagogo eta psikologoak eratutako ikaskuntza-teoria da, gero Joseph Novakek berreskuratzen duena eta kosntruktibismoan eragin nabarmena izan duena.
Ikaskuntza esanguratsuari buruz esan daiteke gizakion ikaste prozesu berezkoa dela. Ikasleak jasotako informazioa aurrekin dituen ideiekin lotuz ikasten du. Ikaskuntza esanguratsua egiteko, ikasleak aurretik gaiari kontzeptu eta ideak eduki behar ditu, informazio berria modu egokian jasotzeko.
Ausubelentzat, ikaskuntza esanguratsua informazio berria jadanik gizabanakoen egitura kognitiboko edozein aspektuarekin era ez arbitrarioa eta substantzialean (literala ez dena) erlazionatzean gertatzen den prozesua da. Egile honentzat, ikaskuntza esanguratsua gertatzearen aldetik, kontuan hartu behar den aldagai erabakigarriena ikaslearen aurretiko ezagutza da.
Ikaskuntza esanguratsua eta bertan gertatzen den ezagutza berriaren asimilazio prozesua Novakek hezkuntzaren bere teoriaren erdian kokatzen ditu.
Novakek eskoletako ikaskuntzari begira ikaskuntza esanguratsua mekanikoa eta memoristikoa den ikaskuntzatik bereizten du, non ez den ezagutza berriaren asimilaziorik gertatu.
Ikaskuntza esanguratsua lortzea oso garrantzitsua da, lorpen horretan oinarritzen baita jakintza berriak eraikitzeko eta, adibidez, ingurugiro arazo bati aurre egiterakoan, jarrera aldaketa positiboak lortzeko ahalmena.
Ikaskuntza esanguratsuari buruz esan daiteke gizakion ikaste prozesu berezkoa dela. Ikasleak jasotako informazioa aurrekin dituen ideiekin lotuz ikasten du. Ikaskuntza esanguratsua egiteko, ikasleak aurretik gaiari kontzeptu eta ideak eduki behar ditu, informazio berria modu egokian jasotzeko.
Ausubelentzat, ikaskuntza esanguratsua informazio berria jadanik gizabanakoen egitura kognitiboko edozein aspektuarekin era ez arbitrarioa eta substantzialean (literala ez dena) erlazionatzean gertatzen den prozesua da. Egile honentzat, ikaskuntza esanguratsua gertatzearen aldetik, kontuan hartu behar den aldagai erabakigarriena ikaslearen aurretiko ezagutza da.
Ikaskuntza esanguratsua eta bertan gertatzen den ezagutza berriaren asimilazio prozesua Novakek hezkuntzaren bere teoriaren erdian kokatzen ditu.
Novakek eskoletako ikaskuntzari begira ikaskuntza esanguratsua mekanikoa eta memoristikoa den ikaskuntzatik bereizten du, non ez den ezagutza berriaren asimilaziorik gertatu.
Ikaskuntza esanguratsua lortzea oso garrantzitsua da, lorpen horretan oinarritzen baita jakintza berriak eraikitzeko eta, adibidez, ingurugiro arazo bati aurre egiterakoan, jarrera aldaketa positiboak lortzeko ahalmena.
IKASKUNTZA ESANGURATSUAREN MITOAK:
Eskolan ez da dena ikaskuntza esanguratsuaren bitartez egiten, horregatik gaizki ulertuak eta mitoak daude:
- Jarrera ez bada positiboa. Ikasketak mekanikoki eta errepikakorrak izango dira. Jarrera positiboa izatea, ez du ziurtatzen ikaskuntza esanguratsua emango denik.
- Ikaslearen garapen kognitiboarekin batera joan behar da erakutsitako materia berria, bakarrik horrela buruko eskemak errazago eraikiko ditu informazio berria ulertu dezan eta ikaskuntza esanguratsua ahalbidetuko du.
- Ikaslea interesa baldin badu ikaskuntza esanguratsua errazago emango da, baina interesa dagoen momentu orotan ez da ikaskuntza mota hau emango. Inportanteena egiten dugun prozesua da eta ez erabilitako materialak edo tresnak. Garrantzia eman behar zaio buru-prozesuari.
Ikaskuntza esanguratsuak denbora behar du eta lengoaiaren bitartez transmititzen da. Ezinbestekoa da esanahien trukaketa egitea, horrela kontzeptuak ulertzeko. Ez badira esanahiak ulertu, ez da ikaskuntza esanguratsua emango. Hezitzaileak tresnen bidez erraztu ahal izango dute kontzeptu eta esanahien ulermena. (Ikaslearen eta haren jarreraren arabera, erabili beharko den denbora desberdina izango da). Aipatu beharra dago, ikaskuntza esanguratsua ematen denean, batzuetan ez dela ikasketa zuzena egiten; hau da, barneratua eta ulertua gelditu da baina informazioa ez da guztiz zuzena.
Hezitzaileen helburua, ikaslea modu eraginkor eta esanguratsu batean ikastea izan beharko luke. Hezitzaileak egiten dituen esfortzu orok, pena mereziko du eta ikaskuntza esanguratsuaren lorpena erraztuko du. Bakoitzak bere metodologia erabiliko du ikasleari ikaskuntza hau errazteko.
ABANTAILAK
Ikaskuntza esanguratsua egonez gero, asimilatu dugun informazioa luzaroan gordetzen dugu. Ikaskuntza honekin ezaguera berriak lortzen ditugu eta guk dauzkagun ezaguerekin erlazionatzen dira.
Ikasketa prozesu hau indibiduala da, ikaslearengan zentratuta dagoena. Ikasleek ikaskuntza honen poderioz, ikasteko interesa pizten dute, ikasi nahi dutenaren aurrean estimulu positiboak sortzen baitira. Motibazioa eta ikasteko gogoak handitzen diren heinean, hazkuntza kognitiboa eta afektiboa ematen da.
Ikaskuntza esanguratsua ikasleen egunerokotasunean erabiltzen bada, ikasleek emaitza positiboak lortzen dituzte, lanean zentratzen dira, eta era berean, materiari zuzenduta dauden arazoak murrizten dira, interes anitza kontuan hartzen delarik.
IRAKASLE FUNTZIOAK
Irakasle batek ikaskuntza esanguratsua bere klasean praktikan jarri nahi badu, funtzio batzuk bete behar ditu:
klasean ikasleen artean bitartekaria izan behar du,material esanguratsuak antolatu eta erabiltzeko arduraduna izan. Funtzio hauek lortzeko irakasleek ikasleen gertutako egoerak aukeratzeko eta proposatzeko zeregina izango dute.
IKASKUNTZA ESANGURATSUA PRAKTIKAN
Zer da irakasle bezala egin behar dena? Argi dago ez dagoela haien menpe, ikaskuntza esanguratsua izatearen erabakia ikasten duenarena baita. Hala ere, arduraren zati handi bat irakasleena da.
Praktikaren inguruan lau aditu azpimarratu daitezke: Ausubel, Diaz, Hernandez eta Moreira. Aditu hauek kritika, printzipio eta praktikan jartzeko pauso batzuk proposatu zituzten.
Ausubelek ikaskuntza esanguratsuaren inguruan egin zuen lan eta kritika bat sortu egin zuen. Bere esanetan, irakasle bezala urteko programazioa diseinatzen dugunean tematika ezberdinak lantzen ditugu normalean (adibidez, urtaroak, birziklatzea, etab.). Tematika horiek sekuentzializatzeko modua ez du logika bat gordetzen batzuetan "ikaskuntza esanguratsuaren" ikuspuntutik. Adibidez, lehenengo unitate didaktikoan landutako kontzeptuak, prozedimenduak edo jarrerak agian ez dute transferentzia erraz bat hurrengo unitate didaktikoan landuko diren kontzeptu, prozedura edo jarrerekin beraz, gure ikasleen ikaskuntza esanguratsua oztopatuko da.
Ikasle batek dituen aurrezagutzak zeintzuk diren jakitea ezinbestekoa da hurrengo gaiarekin erlazionaturiko kontzeptuak lantzeko ere; beraz, premisa hau aintzat hartzen ez badugu ikaskuntza esanguratsua nahiko konplikatua izango da lortzea ikaslearengan.
Díaz Barriga eta Hernández –ek printzipio batzuk proposatu zituzten ikaskuntza esanguratsuaren praktikaren inguruan:
1 -Ikaskuntza errazteko edukiak ordenatuta eta logika erabiliz aurkeztu behar dira. Edukiak elkar erlazionatuta eta antolatuta egon behar dira.
2 -Aurretik dakizkien ezagutzak eta esperientziak erabiltzeak lagunduko du ikaskuntza esanguratsuan.
3 -“Zubi kognitiboak” erabiltzea, hau da, erlazio bat bilatu kontzeptu eta ideien eta ikasiko den materialaren artean.
4 -Ikaskuntza esanguratsuaren bitartez ikasitako edukiak egonkorragoak izango ria eta ahaztea zailagoa izango da.
5 -Irakasleen betebehar garrantzitsuenetako bat haien ikasleetan motibazioa, parte hartzea eta gogoak piztea da.
Azkenik, Moreirak ikaskuntza esanguratsua praktikan jartzeko pauso batzuk sortu zituen.
Lehenik eta behin, irakasleak landuko diren edukiak antolatu egin behar ditu. Orden hori sinplea eta lineal ez izaten saiatu behar da. Edukien arteko erlazioak bilatu behar ditu eta horrela umearen ulermena errazagoa izango da.
Haurraren maila kognitiboa ere kontutan izan behar da. Ezin da estrategiarik edo lan egiteko modurik proposatu informazio hori eduki gabe.
Eginkizun horiek analizatu ondoren, haien artean erlazionatu eta konklusio bat atera beharko litzateke lanean hasi ahal izateko. Beraz, konklusio hau ateratzeko lehen aipatutako eginkizun horiek betetzea ezinbestekoa da.
Ebaluaketari garrantzia ematen dio baita ere. Arrazoiak: Ikasleak ezer ikasi aurretik zer dakien jakitearen garrantzia, ikasteko prozesua orientatzeko beharraren garrantzia (zuzendu, argitu …) eta erabilitako metodologiaren eraginkortasuna kontrastatzearen beharra.
Puxikak.
martes, 1 de marzo de 2016
Zer da curriculuma? Zeintzuk dira bere zehaztapen mailak?
Kaixo denei! Aurreko egunean curriculumaren inguruan egin genuen lan gelan. Curriculumaren zehaztapen maila ezberdinak eta osatzen duten ezaugarriak aztertu ondoren, hona hemen, behean aurkituko duzuen taulan, lortutako ondorioak.
Hala ere, ezinbestekoa iruditu zait, Aingeruk eskatu zigun moduan, lehendabizi curriculuma zer denaren azalpen txiki bat egitea. Zer da Curriculuma?
Zer, noiz, nola ikasi-irakatsi eta ebaluatu adierazten duen helburu, gaitasun, metodo eta ebaluazioen multzoa da hezkuntza arloko curriculuma eta bi funtzio nagusi ditu: Hezkuntza sistemaren helburuak esplizitatzea eta praktika pedagogikoa orientatuko duen gida izatea. Sei curriculum mota daude: Curriculum irekia, Curriculum itxia, Curriculum ezkutua, Ikusten ez den curriculuma, Curriculum formala eta Curriculum erreala.
Maila
Ezaugarriak
|
1.MAILA
|
2.MAILA
(ikastetxea)
|
3.MAILA
(maisu-maistrak)
|
4.MAILA
|
Dokumentua
|
Oinarrizko curriculum diseinua (OCD)
|
Ikastetxe Curriculum Proiektua (ICP)
|
Programazio
didaktikoa edo
jarduera didaktikoa (Unitate
didaktikoen multzoa).
|
Zehaztutako dokumentuan (CEI) Banakako Egokirtzapen Curricularra
|
Definizioa
|
Zer ikasi, noiz ikasi, nola ikasi eta
irakatsi, nola gidatu, ebaluatu bideratzen duena dekretua.
|
Araututako curriculumak ikastetxe
bakoitzan duen zehaztapena da.
|
Gelako lana
antolatzeko errekurtso bat, ikaste-irakasteko prozesuan parte hartzen duten
elementu guztiak era koherente baten lotzen dituena.
Heziketa ziklo bakoitzean dauden
alorretako unitate didaktikoen multzoa, hauek ordenatuta eta
sekuentzializatuta azaltzen direlarik.
|
Hezkuntza behar bereziak azaltzen dituen ikasleriarentzat, ohiko curriculumean
burutatutako banakako egokitzapena. Ikasleriaren aniztasunari erantzuna
emateko aparteko neurria litzateke.
|
Izaera
|
Normatiboa
(derrigorrezkoa),
gidatzaile eta preskritiboa
|
Orokorra eta gidatzailea
|
Aldakorra, gidatzailea,
planifikatzailea
|
Didaktiko-antolatzailea, orientagarria
|
Egilea
|
Gobernuak, Hezkuntza administrazioak (Euskal
Autonomia Erkidegoan, Heziberri)
|
Ikastetxeko klaustroa
|
Tutoreak
|
Tutorea eta espezialistak (laguntza)
|
Baldintzatzaileak
|
LOMCE (legeak)
|
LOMCE (legeak)
|
Ikastetxeko curriculuma
|
Ikasgelako programazioa
|
Osagarriak
|
Sedeak daude, antolamendua
ikastetxean, ebaluazioa, metodologia, zer irakatsi (konpetentzia), helburuak
eta edukiak.
|
Espazioaren
antolaketa, denbora, metodologia, gaitasuna, edukiak, material didaktikoa,
ebaluazio irizpidea, tutoretza, ordutegiak, helburuak.
|
Ebaluazioa, edukia, helburua,
metodologia, edukien planifikazioa, denboraldia, materialaren antolaketa.
|
Komunikazioa, espazioa, materiala.
|
Adibidea
|
Hezkuntza.net,
Ministerioan LOMCE
|
Eskola baten web orrian
|
Urtxintxa
|
Aniztasunaren trataerari erantzuteko plana
|
Suscribirse a:
Entradas (Atom)