lunes, 25 de enero de 2016

E-PORTFOLIOA



Azkeneko sarrera. Lauhilabete oso bat egon gara Didaktika Orokorraren ikasgaia lantzen. Hainbat kontzeptu izendatu ditut nire Blog-ean; bai oroimenak, zein ikaskuntza-irakaskuntza metodoak, hausnarketak, curriculuma... Kontzeptu guztien inguruan lan egin eta gainera hausnartzea lortu dugu blog honen bidez. 
 Behin lauhilabete bukatuta, atzera begirada bat botatzeko momentua iritsi da. Blog honetan landutako sarrera guztien inguruan laburpen bat egiten saiatu egin naiz eta niregan nolako eragina izan duten eta zer ekarpen egin didaten azaltzea helburu dut baita ere.

Lehenik eta behin gure haurtzaroko oroimenekin aritu ginen argazki-elkarrizketa baten bidez. Eskolarekin zerikusia duten hainbat argazki aukeratu eta haien inguruan hausnarketa txiki bat egin nuen. Ariketa honen bitartez ikasgaiari sarrera moduko bat egin genuela uste dut. Kontzeptu ezberdinak atera ziren gure sarreretan eta horrek gai ezberdinez hitz egin ahal izatea bultzatu zuen.

Bestalde, bi saioetan Begoñarekin egindako hausnarketak oso ondo etorri zitzaizkidan. Lehendabizi argazki ezberdinak aztertu eta ondoren hezkuntzarekin lotutako hainbat esaldiren inguruan hausnartu genuen. Argazkietan autoritarismoa, sexismoa, hezkuntza … gaiak landu genituen eta esaldiekin pedagogo eta psikologo ezberdinen pentsaerak ikasi genituen. Horren inguruan hitz egiteak, dakizkidan baina garrantzia ematen ez diedan gauza askoren inguruan pentsaraztea egin zidan. Konturatu egin naiz badaudela agerian ez diren ikusten, baina benetan garrantzitsuak diren gauzak bizitzan eta hezkuntza arloan, bereziki guk, irakasle bezala eta pertsona bezala, izango ditugun funtzioetan. Bizitza eta hezkuntza arloa gehiago bateratzea eta aurrerapauso handi bat lortzea behar dute.

Badira baita ere hiru testu taldeka landu genituenak: Cajas de vida paisajes que nos narran, Cuando los profesores escriben: Sobre redes y aprendizaje eta La narrativa como texto experencial: incluirse en el texto. Hiru irakurgai hauetan guretzako testuko ideia garrantzitsuenak zirenak azpimarratu eta gure hitzekin idatzi genituen. Horrekin batera hausnarketa txiki bat egin eta gelakideekin konpartitu genuen baita ere.

Ondoren, curriculuma lantzen hasi ginen. Haren definizioa sortu genuen testuetan irakurritakoaren laguntzaz eta interneten informazioa bilatuz. Gainera, curriculum mota ezberdinak daudela ikasi egin nuen. Hala ere, interesgarriena curriculumaren zehaztapen-mailak lantzea iruditu zitzaidan. Oso gai garrantzitsua iruditu zitzaidan eta horren inguruan jakitea ezinbestekoa da irakasle izateko.

Behin guzti hori landuta, ikaskuntza-irakaskuntza prozesuko hainbat metodologia ezberdin aztertu genituen. Horretarako, talde bakoitzari metodologia bat banatu zitzaion eta analizatu ondoren gelakideen aurrean azaldu egin genuen ahozko baten bitartez. Hori lantzeko oso modu ona iruditu zitzaidala aipatu beharra dut, horrela lana banatu egin genuen eta talde osoko lana izan zela iruditu zitzaidan. Aztertutako metodologiak honako hauek ziren: txokoak, proiektuak, taierrak, ikaskuntza esanguratsua (nire tadleak landutakoa), globalizazioa eta Decroly. Behin denak ikasita haien arteko ezberdintasun eta berdintasunak bilatzea eskatu zigun irakasleak eta horrela kontzeptuak hobeto barneratzea lortu genuen. 

Azkenik, ikasitako guztia lan batean bateratzen saiatu gara taldeka. Unitate-didaktiko bat sortu dugu. Lan honetan, aipatu dudan bezala, metodologia, ebaluazioa, jarduerak, helburuak… landu egin ditugu kontzeptu guzti horiek gure Unitate-didaktikoa osatzen dutelako. Azken jarduera hau egitea nahiko zaila iruditu zait momento batzuetan. Ez genekien oso ondo nola adierazi behar genituen gauza batzuk eta hobetu genezakeen duda ere sortzen zitzaigun. Hala ere, lan polita iruditu zait eta guretzako aberasgarria izan dela uste dut.

Bukatzeko, eskerrak eman nahi dizkiet lauhilabete honetan ezagutu ditudan persona guztiei. Bai irakaslei, zein nire gelakideei, baina, hain zuzen ere, nire lau taldekideei haien laguntza eta maitasuna ordezkaezina delako.